Translate

Atsegin duzue blog hau?

jueves, 2 de mayo de 2013

ARBURUKO INDARTSUA


Orain dela bi mila urte età gehiago, erromatarrek Iberiar Penintsula ¡nbaditu zuten. Beren bidean topatzen zituzten lurraldeak konkistatu età, salbuespen bakar batzuk izan ezik, ez zuten oposizio handirik aurkitzen. Baina gaur egungo Araba età Nafarroaren hegoaldera heldu zirenean, hemengo konkista beraiek uste baino zailagoa gerta- tuko zitzaiela ohartu ziren. Hasieran, lurralde zabalak zirela età, ez zuten zailtasun handirik topatu baina, aurrera zihoazen eran, erresis- tentzia geroz età gogorragoa aurkitu zuten.
Euskaldunak zeharo independenteak izan dira beti, ez dute kon- kistatzeko gerrarik egin izan, baina besteek menderatu nahi izan dituztenean, gogor defendatu dituzte beren gauzak. Euskaldunek ez zuten entrenaturiko soldadurik, ez armarik, ez gerrarako taktikarik età batez ere, erromatarrak baino askoz gutxiago ziren. Hala ere, ezpata età arma jaurtigarriak ondo erabiitzen zituzten età, gainera, "gerrilazko gerra" ondo ezagutzen zuten. Era honetako borrokan, etsaia ez zuten aurrez aurre erasotzen, ustekabean età leku età une jakinetan baizik.
Gerra egiteko era hau erabat berria zen erromatarrentzat età soldaduz askoz ugariagoak baziren ere, borroka amaitzea ezinezkoa gertatzen zitzaien. Hori dela età, galera handiak zituzten gizonetan età dirutan. Horrela bada, basati ile luze età bizardun haiekin akordio batera iristea erabaki zuten, larruzko jantziak età defendatzeko ahuntz larruzko ezkutua besterik erabiitzen ez zuten basati haiekin. Bi aldeak ados jarri ziren età bi borrokaldi egitekotan geratu ziren: bat, Euskal Herrian età bestea, Erroman. Ez dugu gure lurrean izan- dako borrokaren berririk baina bai besteari buruz. Euskaldunek gizo- nik indartsuenak età borrokarako hoberenak hautatu zituzten Erromara joateko età bidaiarako prestakuntzak egiten hasi ziren.
Arburu izeneko herrian, Gasteiztik hurbil, nekazari bat bizi zen, bere lurrez età animaliez baizik arduratzen ez zena. Izugarrizko gizon erraldoia zen. Gizonik handiena ere sorbaldaraino iristen zitzaion.
Handia bezain indartsua zen, gurdiari helduta, idi pare baten lana egin zezakeen berak bakarrik. Inork ez zuen haren familiaren berririk, ez zekiten nondik zetorren. Horregatik, denen ustetan, gizakien bizi- modura moldatutako jentil bat zela pentsatzen zuten. Baina isila zenez età komunitateko eginbeharretan parte hartzen zuenez, denek maite età errespetatzen zuten.
Erromarako bidaia prestatzen ari ziren euskal buruzagiek erral- doi haren berri izan zuten. Beste borrokalariekin batera biltzeko eskatzera joan zitzaizkion. Arburuko Indartsuak ez zuen nahi izan hasieran.
-Ni ez naiz soldadua -esaten zien behin età berriro.
Buruzagiek ematen zizkioten arrazoiek ez zuten ezer askota- rako balio, bera nekazaria zela età ez soldadua errepikatzen bai- tzuen. Etsia hartu zutenean, alde egin zuten. Gau hartan Indartsuak gaizki egin zuen lo età amets gaizto bat izan zuen. Bere soroa ikus- ten zuen ernetzera zihoazen galburuz betea. Halako batean, ordea, bele talde bat etorri età mokoka hasi ziren, età galburu denak apur- tu zituzten. Etxetik atera età bere lana deuseztatzen ari ziren hegazti haiek uxatzen salatzen zen, baina alferrik, gero età bele gehiago azaltzen ziren. Orduan, urrutitik, euskal soldadu haiek ikus- ten zituen età haiengana jotzen zuen laguntza eske, baina honela erantzuten zioten hauelc
-Gu ez gara nekazariak.
Arburuko Indartsua ¡zerdi patsetan esnatu zen.
-Nire beharra dute età nik ere haiek behar ditut -pentsatu zuen, età, besterik gabe, bere etxea utzi età borrokalari haiengana joan zen.
Erroman gizalegez hartu zituzten euskaldunak baina, haien itxu- ra zakarra zela età, harriturik zeuden erromatarrak. Borroka egiteko eguna iritsi zen. Coliseo handia bete-betea zegoen. Berrogeita hamar euskaldun età beste horrenbeste erromatar atera ziren hondarretara.
Euskaldunek, beren ezpata eta ahuntz larruzko ezkutuekin; erroma- tarrak, koraza, kasko eta Inperio osoko armarik hoberenez hornituak.
Gizon guztiek hil ala bizi jotzen zuten, baina euskaldunen ausar- diak erromatarren armadura topatzen zuen eta lurrera erortzen zlren bata bestearen ondoren, Hori ¡kustean, erromatar ¡kusleek garrasl sutsuz animatzen zituzten beren soldaduak.
Mundu guztiak garaipena erromatarrena ¡zango zela usté zue- nean, Arburuko Indartsuak oihu egin zuen:
-Sabelean!
Minutu gutxiren buruan, borrokak erabat bestelako itxura hartu zuen, euskaldunek erromatarren sabelera jotzen zuten, korazaren behe aldera, korazak, izan ere, bularra bakarrik estaltzen baitzien, eta berehala berrogeita hamar erromatarrak hilik zeuden hondar gainean. Euskaldun askorik ere ez zen geratzen, baina borroka irabazia zuten behintzat eta Arburuko Indartsua inguratzen zuten irrintzi eta pozez- ko oihu artean.
Erromatarrek onartu egin zuten derrota, zaurituak sendatu zituzten eta opariz bete zituzten Euskal Herrira itzuli baino lehen. Urte askotan bakea izan genuen gure lurretan eta bai euskaldunek bai erromatarrek egindako hitzarmena bete zuten.
Arburuko Indartsua bere lurretara itzuli zen eta han bizi izan zen 110 urte bete zituen arte. Ez zuen inoiz gehiago borrokarik egin, baina Euskal Herriko gizonik indartsuena eta ausartena bezala bene- ratua eta gogoratua izan zen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario