Sarastarri inguruan lanean ari zen ikazkin talde batek koba barrenean den putzu
horretatik ateratzen zuen behar zuen ura. Egun batez, ikazkin gazte bat ur bila joan zen kobara bere pitxarra hartuta, baina ikaratuta eta urik gabe itzuli zen txabolara.
Orduan, ikazkinetako buru zen bat joan zen hara, baina hura ere ikaratuta eta txarroa
urik gabe zuela itzuli zen. Biek gauza bera esaten zuten: kobaren sarreran emakume gazte eder bat, gorputz lirainekoa, ikusi zutela, ileak orrazten; Ama Lurra bera, Agaramundatik etorrita Marimunduko zela, eta halako leku batean era horretako ikuskizun bat ezin zitekeela parte onekoa izan pentsatuz, ihes egin zutela. |
Kaixo! DBH 3ko ikasle talde bat gara eta blog honen bitartez Euskal mitologiaren iguruko ipuinak joango gara kontatzen. Espero dugu gustatzea eta eskerrik asko gure lanak irakurtzearren!
Translate
Atsegin duzue blog hau?
jueves, 2 de mayo de 2013
MARIMUNDUKO
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario