Arabako Mendozan bada Urrialdo izeneko auzo bat. Orain dela aspaldi biztanle asko zituen, etxe ugari, eta aberastasuna nonahi ageri zen. Halako batean, ordea, Urrialdoko herri osoa larritu eta antsiatan jarri zuen gauza bat gertatu zen. Suge batek oilo arrautza bat lapurtu eta txitatu egin zuen. Bere garaia etorri zitzaionean, arrautza puskatu egin zen eta haren barrutik basilisko bat atera zen. Katu bat bezain handia zen, burua oilarraren gisakoa zuen, baina horzduna, gorputza sugearena bezalakoa, hegoak arantzez beteak eta isatsa lantza bezain luzea eta puntazorrotza.
Izan daitekeen animaliarik beldurgarriena da basiliskoa. Armarik hoberenak, begiak eta hortzak ditu. Basiliskoaren begirada heriozkoa da. Basiliskoaren begiradak gauzarik txarrenak egin ditzake: landareak zimeltzen ditu, arbolak ihartzen, hegaztiak hegan doazenean erorarazten eta horrelako hainbat gauza eragin dezake. Haren begiradak kalterik egiten ez dion gauza bakarra boskoitza da, sendabelarra, basiliskoaren hortzek egindako zauriak sendaditzakeena. Bi animalia dira borroka batean basiliskoa gainditzeko gai direnale oilarra eta erbinudea. Animalia beldurgarri hori hil egiten da oilarraren kukurrukua entzutean eta baita erbinudeak hortzak gorputzean sartzen dizkionean ere. Urrialdoko biztanleek ez zekiten, ordea, horren berri.
Basiliskoa putzuan azaldu zen, egun batean, uretan zegoen enbor baten gainean eserita.Arropa garbitzera joandako bi emakumek ikusi zuten lehenik.
-Zer da hor uraren erdian dagoen hori? -galdetu zuen batek.
-Ba... ez dakit ba... oilar bat dela esango nuke -erantzun zion besteak.
-Oilar bat uretan? Noiz ikusi duzu horrelakorik?
Horretan, basiliskoak bere begirada bota zien; bi segundotarako bi emakumeak hilik geratu ziren eta munstroa desagertu egin zen.
Inork ez zuen ulertzen noia gertatu ziren heriotza haiek; Urrialdoko biztanleak are gehiago hasi ziren beldurtzen biharamunean gizon bat hilik agertu zenean, eta hurrengoan beste bat, eta gero beste bat...
Heriotza guztiak putzu haren inguruan gertatzen ziren baina inork ez zuen gauzaarrarorik ikusi han. Jakin behar zutela zer gertatzen zen, eta mutil gazte bat bidali zuten zelatan egon zedin. Oraindik eguna argitzen hasi gabe zen, eta mutila zuhaitz batera igo zen; handik, adartartean ezkutaturik, zain geratu zen zer gertatuko.
Goiz osoan ez zen ezer gertatu. Baina, eguerdi inguruan, zagurdi bat ikusi zuen putzurako bidean zetorrela. Bidaiariek paisaiari begira zetozen, etxeei buruz hitz eginez. Halako batean, aintzirara begiratu zuten eta, bat-batean, hango uretan basiliskoa azaldu zen. Begirada zalgurdian jarri zuen eta, zuhaitzean gordeta zegoen mutilan zer gertatzen zen ikusteko astirik eman gAbe, zalgurdia eta pertsonak desagertu egin ziren. Une batzuetan,mutila josita bezala geratu zen, gero begiak igurtzi zituen eta aintzirara begiratu zuen, baina basiiiskoa desagertua zen ordurako.
Gertatutakoaren berri izan zutenean, beldur-ikarak hartu zituen Urrialdoko biztanleak. Ez zekiten nola borrokatu halako izaki ahaltsu baten kontra eta herritik alde egitea erabaki zuten gehienek, bizia gordetzea baitzen lehenengo gauza. Banaka batzuk baizik ez ziren ausartu herrian geratzera.
Baina denbora aurrera zihoan, etxe hustuak erortzen ari ziren eta geratu ziren biztanleakere geroz eta pobre eta behartsuago bizi ziren; izan ere, beldur baitziren ateratzeko erebasiliskoarekin topo egiteko beldurrez eta ez ziren ausartzen putzu hartako ura erabiltzeraere. Abereak aske zebiltzan, janari bila, jabeak ez baitziren abereez arduratzen. Ura edatera putzura hurbiltzen zirenean, basiiiskoa azaltzen zen eta hil egiten zituen.
Egun batean, ordea, ia lumarik ere geratzen ez zitzaion oilar zahar bat inguratu zen putzura. Basiiiskoa azaldu eta begira geratu zitzaion; oilar zaharrak, ordea, begirada itzuli zion. Horrelaegon ziren une batez. Orduan, oilarrak, beste hura oilategiko buruzagi lekua kentzera joan zitzaiolakoan, haizea hartu, bere bular argal hura puztu eta bere sasoirik hoberenean bezala jo zuen kukurruku.
Basiliskoa harri bihurtu zen bertatik, puskatan zatitu zen eta urpean hondoratu zen.
Harrezkero ez dute basiliskorik ikusi herrialde hartan, baina alde egindako biztanleak ez ziren inoiz itzuli eta Urrialdoko herriak geroztik ez du ezagutu garai batean izan zuen aberastasunik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario