Joan-etorri asko egiten zuen mandazain bat ostatu batean geratu omen zen behin. Hark ez zekien baina ostatuko etxekoandrea sorgina zen eta mandazainak semea zuela jakin zuenean, galdetu zion:
-Zer moduz semea?
Mandazaina harro zegoen semeaz eta honela erantzun zion:
-A! sanoa eta oso ederra, bere aita bezalakoxea!
Gau hartan bertan, sorgina mandazainaren etxera joan zen eta, haurra sehaskatik aterata, gogor jo zuen, oso gaixo eta itxura txarre- an utzi arte.
Etxera itzuli zenean, mandazainak zeharo atsekabetua aurkitu zuen emaztea. Haurra sendatu zen baina aitak ez zuen pentsatu osta- lariak hartan zer ikusirik izan zezakeenik.
Behin eta berriro, mandazaina ostatu hartara joaten zen eta ostalari sorginak galdera bera egiten zion beti:
-Zer moduz semea?
Baina etxera itzulitakoan, oso larri aurkitzen zuen beti semea. Hartan sorginkeriaren bat zegoela pentsatu zuen eta, agian, ostatuko etxekoandreak zer ikusirik izango zuelako susmoa hartu zuen. Horrela bada, gauza bere kabuz argitzea erabaki zuen.
Ostatu hartan geratu zen hurrengoan, oso nekatuta zegoelako aitzakian, sutondoan seko lo geratu balitz bezala egin zuen.
Gauerdia iritsi zenean, sorginak poto bat atera zuen ukendu magikoz betea eta gorputza igurtzi zuen esanez:
-Sasi guztien gainetik, ordu erdi batean mandazainaren etxeraino.
Eta desagertu egin zen.
Mandazaina adi egon zen denbora guztian, eta potoko ukendua hartu zuen berehala, baina formula magikoa esaterakoan nahastu egin zen eta honela esan zuen:
-Sasi guztien artetik, ordu erdi batean ñire etxeraino.
Harramazkaz eta ubelduz josia iritsi zen etxera eta han aurkitu zuen ostalaria haurra jotzen; sutondoko burruntzia hartu eta buru-buruan eman zion. Hark sekulako garrasi bat egin eta desa- gertu egin zen. Aitak haurra sehaskan utzi eta ostatura itzuli zen, Emakumea baino lehen iritsI zen eta berriro ere sutondoan etzan zen denbora guztian lotan egondako itxura eginez.
Biharamun goizean, mandazaina ostalariarengana joan zen agurtzera eta ohean aurkitu zuen, burua zapi batean bilduta.
-Zer duzu? -galdetu zion, ezer ez baleki bezala.
-Gaizki nago. Bart amets bat izan dut -erantzun zion emakumeak Erraldoi batek eraso egiten zidala eta buruan ematen zidala.
Mandazainak barre egin zuen.
-Hauxe izatekoa, gero! -esan zuen-, Nik ere ametsa izan dut. Sorgin batek nire semea jotzen zuela eta burruntziaz buruan jotzen nuela. Hurrengoan horrelako ametsen bat egiten badut aizkoraz joko dut buruan.
Esan beharrik ez dago sorgin hark ez zuela gehiago jo manda- zainaren semea, eta mandazaina ere ez zela gehiago geratu sorgin haren ostatuan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario