Oñatin beti sinetsi izan dute sorginkerian, sorginetan eta belaleetan. XVIII. mendean, sekulako sorginkeria psikosia izan zen eta Pierre de Lancre inkisidoreak etengabe eraso zien Euskal Herrian sorgin fama zuten guztiei. Hala, jende asko hil zen kartzeletan edota sutan erreta.
J.M. Barandiaranek dioenez, Koroson sorginak gauez biltzen omen dira berriz kanpo eta dantzan egiten omen dute "ttunttun" edo danbolinaren soinutan, txirula eta txisturik batere gabe, eta bitartean "etxean zabar kanpoan gazte" oihu egiten omen dute.
Araotz auzoko biztanleak sorgintzat hartuak izan dira betik, eta baita Urrexolakoak ere.
Oñatiko akelarre leku ospetsua da Sandalli.
Antziñan, Araotzeko sorgin zahar bat egubakoitz gabero faten omen san akelarrera, bere iñbiharra zuan eta.
Sorgin honek bi anaia mutilzahar eukan auzolagun, bixak konkorrak. Bi anaiak susumatzen ebeiñ atso hura sorgina zala eta haren zelatan egoten zian. Egun batian, anaietako batek atsoaren atea jo eta esan txon:
-Noizbait pozik lagunduko notzun , bilera horreittako batera.
Atsuak harritau papera iñ eben.
-Ze bileretara? Nungo bilerara? Ez dakitt zertaz ari zaren haizne!
Baina gizonak berari eusten txon eta azkenian, sorginak onartu iñ eben eta, baietz, beorreik uste ebeña egia zala eta egubakoitzero akelarrera faten zala. Hola bada, hurrengora batera fatia erabaki ebeiñ, baiña, lehenik, sorginak honako gomendio hau iñ txon:
-Ondo sartu hau buruan! Sorgin buruak asteko egunak banan-banan esateko aginduko dozku danoi eta hola esan bihar dia: astelehena, martitzena, euaztena, eguena, egubakoitza eta zapatua. Domekarik ez esan e! Argi geatu txak?
Auzolagunkonkorra ados euen eta hurrengo egubakoitzian akelarrera fan zan.
Ehunka Sorgin Burua euzen, gizonezko eta emakiumezko, eta danen erdixan, Sorgin Burua euen, besazpixan liburu haundi bat eukala. Berihala aulki gorri bat ekarri otzain eta Sorgin Burua han jasarri zan. Hango danal bere aurretik pasaitten ebitzein eta liburuari patxo bat emun ostian asteko egunak esaten ebein banan-banan.
Konkorra, bere txanda aiau zanian, liburuari kasorik ez in eta segidan esan eben asteko egunak:
-Astelehena, martitzena, euaztena, eguena, egubakoitza, zapatua eta domeka.
Sorgin Nagusia hasarratuta jaiki zan bere lekutik.
-Zeinek aipatu du domeka? - galdetu zeuen.
-Konkor honek, jauna-erantzun otzain bestiak.
-Ken diezaiotela bada, bizkarrekokonkor hori.
Eta hala kendu otzain. Gizona, konkor barik,oso pozik bueltau zan etxera. Anai zaiñ eukan eta konkorrik ez zeukala ikustian guztiz harrittuta galdetu otzan:
-Aizak! Nola in dozu hori?
Bestiak gertatu zotzan dandan barri eman zotzan eta beak be proba itteko aholkatu zotzan.
Hola bada, bigarren anaia auzolagun sorginaren detxera fan zan eta bea be akelarrera eruan zezan eskatu zotzan.
-Eruango zaut, baiña... "domeka" hitza ez dozula esango hitzeman bihar dostazu... zure anaiak be agindu zoztan, baina ez zeuen hitza bete.
-Egon lasai,nik beteko dot eta - erantzun zotzan gizonak.
Egubakoitza etorri zanian, bixak akelarrera fan zian. Gizonak ikusi zeuenez, anaiak esan bezala ari zan dana pasaitten eta asteko egunak esateko momentua aiau xakonian holaxe esan euen:
-Astehelena, martitzena, euaztena, eguena, egubakoitza, zapatua domeka.
Sorgin Burua iñoz baño haserreago zutittu eta galdetu zeuen:
-Zeiñek aipatu dau domeka?
-Beste konkor hau izan da, jauna -erantzun zotzaiñ bestiak.
-Behin ondo dau -jarraittu zeuen nagusixak -baiña bittan, gehigizkua da hori! Bestian konkorra jarteko beari!
Eta gizon gizajua bi konkorrekin bueltau zan etxera eta eziñ izan zeuen iñoiz kendu, auzolagun sorgin hura desagertu iñ bait zan handik eta ez zeuen berrik akelarrera fateko aukerarik izan.

No hay comentarios:
Publicar un comentario