Translate

Atsegin duzue blog hau?

jueves, 2 de mayo de 2013

TARTARO ESKER ONEKOA


Munduan beste asko bezala, Nafarroa Beherean guraso batzuk bizi ziren beren hiru semeekin.

 Behin batean, aita ehizara atera zen eta kopetan begi bakarra zuen Tartaro erraldoia topatu zuen. Etxera eraman eta ukuiluan gorde zuen. Gero, senide eta lagunei deitu zien biharamunean bere etxera afaltzera joateko esanez, afalostean ammalia harrigarri bat erakutsi beharziela eta.

 Goizean goiz Gartzea, seme gazteena, ukuilura joan eta aitak ehizan harrapatu omen zuen piztiari begira aritu zen zirrikitu batetik. Halako erruki handi bat sentitu zuen berehala giltzapeturik zegoen erraldoi harengatik.

 -Zertan lagun diezazuket? -galdetu zion.

 -Aska nazak hemendik -erantzun zion Tartarok.

 -Baina giltza ez daukat nik-erantzun zion mutikoak.

 -Giltzen iltzean egongo duk zintzilik ziur aski; hoa eta bila ezak.

 Mutikoa joan zen, giltza aurkitu zuen eta Tartaro askatu zuen.

 -Eskerrik asko! Hemendik aurrera hire zerbitzari izango nauk! Nitaz behartzen haizenean, deitu!

 Gaua etorri zenerako etxea apaindua zegoen, gonbidatuei behar bezalako harrera egiteko. Afalostean, etxeko nagusiak ahaide eta lagunak Tartaro ikustera eraman zituen, baina ukuilua hutsik zegoen. Orduan sentitu zuen lotsak eta amorruak bere onetik aterata, esan zuen:

 -Gustura jango nuke oraintxe gordin-gordinik eta batere gatzik gabe nire piztiari ihes egiten utzi dionaren bihotza!

 Aitaren hitz gogor horiek entzunda, beldurra sartu zitzaion mutikoari eta etxetik alde egin zuen. Luzaroan oinez ibili zen eta laster gosea eta nekea jabetu zitzaizkion. Zer egin ez zekiela zegoen baina, horretan, erraldoiak esandakoa etorri zitzaion burura eta oihuka deitu zion:

 -Tartaro! Tartaro! Tartaro!

 Erraldoi begibakarra azaldu zitzaion eta Gartzeak gertatutako guztia jakinarazi zion.

 -Aurrerago hiri bat zegok eta han erregea bizi duk. Haren zer-bitzuan sartuko haiz lorazain. Lorategian aurkitzen duan guztia atera ezak eta hurrengo egunean lehen baino ederrago haziko duk derna Hiru lore eder ernatuko dituk, har itzak eta eraman erregearen hiru alabei, politena alaba gazteenarentzat utziz.

 Mutilak Tartaroren esana hark agindu bezala bete zuen. Gaztelura joan eta lorazain-lana eskatu zuen. Han zeuden barazki eta landare guztiak zuztarretik atera zituen eta biharamunean sekula baino indartsuago eta ederrago ernatu ziren, Hiru arrosa usaintsu ere atera ziren eta Gartzeak hiru printzesei eraman zizkien. Politena gazteena-rentzat gorde zuen, eta erabat maitemindu zen haren begi handiez.

 Halako egun batez hirian berria zabaldu zen erregeren alaba gazteena zazpi urtez behin bere leizetik atera eta inguru guztiak  abarrakitzen zituen herensugeari eman behar ziotela.Mutilak, amodioz eta errukiz, Tartarori deitu eta zer gertatzen zen kontatu zion. Tartarok zaldi bikain bat, jantzi eder bat eta ezpata distiratsu bat eman zizkion, eta esan zion:

 -Hoa gaur gauean basora, ezkuta hadi han, eta hii ezak sugea burua leizetik ateratzen hasten den bezain laster.

 Gartzea basora joan zen, bada, bere lagunaren agindua betez. sastraka batzuen atzean ezkutatu zen, eta zain geratu zen. Biharamun goizean, goiz orduz, erregeren soldaduek printzesa hara eraman zuten eta zuhaitz bati lotuta utzi zuten, herensugearen leize sarreraren aurre-aurrean. Eta handik ihes egin zuten.

 Luzera gabe herensugeak burua atea zuen, eta Gartzeak ezpata kolpe batez moztu zion. Neskaren loturak ebaki zituen eta handik alde egin zuen. Neskak ez zuen bere salbatzailea ezagutu eta han inor ez zegoela ikusirik, gaztelura itzuli zen. Aitak pozak zoratzen hartu zuen eta jakinarazi zuen herensugea hil zuen zaldun ausartarekin ezkonduko zuela alaba, baina ez zen inor azaldu. Orduan, erregeak, kanpai batetik eraztun bat zintzilikarazi zuen eta handik lantza igaroarazten zuenarentzat agindu zuen alaba.

 Gartzeak Tartarori deitu zion eta hark beste zaldi bat eman zion, aurrekoa baino askoz azkarrago eta dotoreagoa, eta harekin batera jantziak eta zilar koloreko ezpata.

 Lehiaketaren eguna iritsi zenean Euskal Herri osotik joandako zaldun pila bat zegoen, erronka hura irabazteko zein baino zein pres-tuago, baina kanpai baten mihitik zintzilik dagoen eraztun batetik lantza pasaraztea uste baino lan zailagoa da. Gartzearen txanda iritsi zen. Tartaroren zaldi gainean zihoala, hain laster igaro zen aurretik non ikusle askok ez baitzuten ia ikusi ere, eta garbi-garbi pasatu zuen lantza eraztunetik; gelditu ordez, ordea, galapan jarraitu zuen.

 -Aita! -egin zuen oihu printzesak- badoala berriro ere!

 Erregeak bere geziajaurti eta hanka batean jo zuen gaztea; hark ordea bere bideari jarraitu zion, eta basoan ezkutatu zen. Printzesa lorategira joan zen bakar-bakarrik negar egitera, bizia salbatu zion ezezagun ausart hartaz enamoraturik baitzegoen. Lorezaina topatu zuen han, herrenka. Zer zuen galdetu zion, eta arantza bat sartu zitzaiola erantzun zion mutilak. Mutilak zerbait ezkutatzen zion susmoa hartu zuen printzesak; hórrela bada, aitarengana joan eta mutilaren gaixotasuna ikertzeko eskatu zion. Erregeak bere aurrera ekarrarazi zuen eta zauria erakusteko agindu zion. Harrituta, oraindik berakjaur-titako gezia izterrean sartuta zuela ikusi zuen.



Ezkontzarako prestakuntzak egin zituzten eta Gartzeak bere familia gonbida zezaten agindu zuen eta bazkarian, aitari arkume-bihotz erdi gordina eta gatzik gabea emateko agindu zien zerbitzariei. Berari horrelako janaria ematen ziotela ikusi zuenean, aitak gaizki hartu zuen. Orduan, semeak (aitak ez baitzuen ezagutu) esan zion:

 -A! Aita! Ez al zenuen bada esan Tartarori ihes egiten lagundu zionaren bihotza gordin-gordinik eta gatzik gabe gustura jango zenukeela? Nik lagundu nion, bada, eta jakin ezazu Tartarok lagundu izan ez balitz ez ginatekeela zu eta ni hemen, erregeren mahaian, egongo.

 Handik aurrera denak zoriontsu izan ziren, eta, bizi izan ziren bitartean, Tartaro izan zuten zaindari.

No hay comentarios:

Publicar un comentario